Uda amaitu da

Amezti.eus 2025ko ira. 19a, 12:53

Ofizialki, hiru egun gelditzen zaizkigu oraindik, Astronomia- Behatokiaren arabera irilaren 22an, 14:44ean, amaituko baita uda. Baina irailaren bigarren erdialdean sartu garen honetan, ikasturte berrian ere sartu gara, eta prest daude aurtengo ikastaro eta tailerrak. 

Adi! Basaburuan adinekoei zuzendutako yoga ikastaroan izena emateko epea gaur amaitzen baita. 60 urtetik gorakoei zuzendurik dago eta Imozko edo Basaburuko Udaletxean eman behar da izena. Ikastaroa urriaren 2an hasiko da eta asteazkenetan eta ostiraletan izanen da 10:00etatik 11:30etara, Apeztegiberriko ganbaran, Jauntsaratsen. 

Baina, Basaburuan, adinekoei zuzendutako ohiko ikastaroekin batera berrikuntzak datoz. Haien artean, Jauntsarasko Txokolateroren edo Sasturain etxe zaharberrituan izanen direnak. Alde batetik, jarduera fisikoa eta memoria uztartzeko ikastaroa eginen dute. Hau ere 60 urtetik gorakoei zuzendua dago, eta gorputza eta burua aldi berean estimulatzeko helburua izanen du. Urriko eta azaroko astelehen eta asteazkenetan, 11:30etatik 12:30ak arte izanen dira saioak.

 

 

Sasturain etxean ere, urrian, bestalde, sakelako telefonoa erabiltzen ikasteko tailerra izanen da. 16 orduko ikastaro honetan Smartphona ulertu eta beldurrak uxatzea da helburua, eta ikasitako teoria praktikan jarriko da klasean bertan, zalantzak argitu ahal izateko. Astearte eta ostegunetan, bi ordu eta erdiko saioetan emanen da.

 

 

Azkeneko bietan izena telefonoz eman behar da, 948 50 30 35 zenbakira deituz, iralaren 27a baino lehen.

 

Bestetik, Ultzamako Udalak ere, hainbat ikastaro jarriko ditu martxan aurten: 

 

 

Ultzaman erroldatutakoei (goian) eta ez erroldatutakoei (behean) zuzendutako gehiengo prezioak dira. Bietan, pertsona-kopurua ezarritako gutxienekoa baino handiagoa bada, prezioa jaitsiko da. Aldi berean, izen-ematea mugatua da eta lehentasuna emanen zaie Ultzaman erroldatutakoei.

 

Ikastaroez gain, Ultzamako Liburutegian, aurten ere, irakurle taldeak jarriko dira martxan. Urritik irailera, bi talde, bata euskaraz eta bestea gazteleraz, hilabetean behin bilduko dira; Parte hartzea doakoa da eta liburu sortak ere Nafarroako liburutegi-sareak ematen ditu. Izena emateko idatzi liburutegia@ultzama.es

 

Imotzen ere, ez dira tailer gutxi izanen. Etxalekun mugikortasuna, malgutasuna, indarra eta arnasketa lantzeko ikastaroa izanen da ekainera arte.

 

 

Muskitzen, Itsasoneako ganbaran ere, baduzue zer aukeratu. Oihana Fernandez abeslariak kantu klaseekin jarraituko du, ostegunetan. Eta, gainera, orain, abesbatza ere sortu dute. Imotzen bakarrik ez, Basaburuan ere zabaldu du eskaintza eta Aizarotzen izanen da ostiraletan. Animatu eta eman izena! 

 

 

Bertan du Idoia Llorensek ere bere kosmetika naturaleko kontsulta. Masajeak eta tratamenduak eskaintzen ditu, baina urriaren 10ean, gainera, emakumeen zikloaren inguruko lehenengo saioa eskainiko du bertan. 19:00etatik 21:00ak arte izanen da, 30 euroren truke (Imotzen bizi direnendako, 25). Izena emateko idatzi Whatsapp mezu bat 606 42 04 80 telefonora. 

 

 

Badugu zer aukeratu eskualdean, animo ikasturte berriarekin!