Lehen proba konbinatuan Arraioz, Basaburua eta Berriozar izanen dute aurkari txapelaren lehian. Bigarrenean, Arraioz, Etxarri Aranatz eta Txantrea.
Txapelketa uztailaren 19an hasi zen, Beran. Hurrengo norgehiagokak Elizondon eta Antsoainen izan ziren uztailaren 25ean eta abuztuaren 2an. Azkenaurrekoa gure eskualdean, Larraintzarren, izan da, hain zuzen ere finalerako txartelak banatu zituen saioa eta Ultzama Frontoia bete zen.
Bertan, etxean, lortu zuen finalerako pasea, bi konbinatuetan, Ultzamaldeko herri kirol taldeak.
Hemen eta atxikitutako dokumentuan (behean) dituzue saio guztien taldeen emaitzak eta puntuazioak: