'Ibaitik itsasora' Palestinarekiko elkartasun martxa Larraintzartik pasatuko da

Amezti.eus 2025ko abu. 4a, 11:46

Palestinarekiko elkartasuna adierazteko martxa izanen da 'Ibaitik Itsasora', irailaren 10etik 20ra Tuteratik Hendaiara eginen dena. Ekimena prestatzen ari dira bultzatzaileak, eta xehetasunak oraindik zehazteke dauden arren, jakinarazi dutenez, etapa bat Larraintzarren bukatuko da, eta hainbat ekintza izanen dira bertan. Hurrengo asteetan zabalduko dute iraileko ekimeneko informazio gehiago antolatzaileek.