2025/07/26 12:30

Ikuskizuna

Herri kirol apostua Zenotzen

Herri kirol apostua Zenotzen
Zenotz, Ultzama

Aritz Olague eta Orein Mondragon ultzamarrak aurrez aurre ariko dira uztailaren 26an, larunbatarekin, Zenotzen. 50 kiloko bi txingekin 280 metroko hamar plaza egin beharko dituzte, lasterka Arañotzera igo (4km, +300m) eta aizkoran kanaerdiko bat ebaki beharko dute. Eguerdiko 12:30ean jokatuko dute apostua.