Herritarrei eskatu diete herrirako sarbideetan jarritako seinaleak eta mozketak errespeta ditzaten eta pazientzia izan dezaten.
Bestalde, errepidea guztiz itxita egotekotan, herrira sartzeko bide alternatiboak zeintzuk izanen diren ere adierazi dute: Eltsora edo Olaguera doazen pistetatik bideratuko lituzkete kasu horretan gidariak. Bide horietatik poliki eta kontu handiz gidatzea ere eskatu dute.