Uda honetan proposamen berri batekin gatoz Pulunpeko erredakzioko kideak: udako postal bilduma egin nahi dugu. Oporretara zoaztela? Herrian geldituko zaretela? Berdin dio! Bidali zuen postalak -erosiak nahiz zuek eginak- pulunpe@gmail.com helbidera abuztuaren 31 baino lehen. Jasotako postal guztiak iraileko aldizkarian argitaratuko ditugu, eta parte hartzaile guztien artean sari eder bat zozketatuko dugu: Igoako Ostatuan bi lagunendako otordua. Animatu!