Bihar hasiko da Gartzarongo XL. pilota txapelketa

Amezti.eus 2025ko uzt. 4a, 13:34

Arratsaldeko 16:00etan Latasako frontoian emanen diote hasiera berrogeigarren edizioari eta azaroaren 1a bitartean iraungo du. 

Gartzarongo Toki Alai elkarteak antolatzen du; eta Imozko eta Basaburuko Kirol Batzordeak eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dute. Aurten txapelketa berezia izanen da berrogei edizio betetzen baitira.

241 bikotek eman dute izena: 37k umeen kategorian, 47k haurren kategorian, 42k gaztetxoenean, 9k emakumeen kategorian eta 54k helduen kategorian. Azaroaren 1a bitartean 234 partida jokatuko dira. 

Bihar, uztailaren 5ean, larunbatarekin hasiko da txpelketa, 16:00etan eta Aizarozko frontoian. Igandean, uztailaren 6an ere partidak izanen dira, kasu honetan Latasako pilotalekuan.