Goizeko 9:30ean azken prestaketekin harrapatu ditugu ikasleak eta irakasleak. Azken entseguak egiteko ere aprobetxatzen ari ziren eta orduan aprobetxatu dugu Maite zuzendariarekin hitz egiteko. Ondoren, seigarren mailakoekin ere egon gara, urduri samar zeuden antzerkiarengatik eta baita eskola agurtzeko unea iritsi zaielako ere.
Jaialdia 10:00etan hasi da liburutegian. Gelak gainezka egin du gurasoak, lagunak eta familiakoak ez baitzituzten antzerkiak galdu nahi. Tartean, eskola faltan botatzen duen ikasle ohien bat edo beste ere ikusi dugu.
Haur Hezkuntzako txikienek bi kanta abestu eta dantzatu dituzte eta handienek Kamishibai ipuin bi kontatu dituzte. Ondoren, Lehen Hezkuntzako talde guztiek antzezlana eskaini dute. Eta, ekitaldia amaitu baino lehen, gainera, seigarren mailakoek omenaldia jaso dute. Hirugarren eta laugarren mailakoek bertsoa kantau diete.
Hemen duzue bizitakoa audioan eta irudietan laburbilduta.