Elkarrizketa

Ostiralean estreinatuko du Axolagabe konpainiak 'De aquellos barros...' antzezlana

Amezti.eus 2025ko eka. 10a, 11:00

Ultzamako Axolagabe antzerki konpainiaren lan berria da 'De aquellos barros...' antzezlana, eta ostiralean estreinatuko dute Larraintzarko Bentan. Irantzu Perez konpainiako kidearekin hitz egin dugu gaurko irratsaioan, xehetasunak jakiteko.

Urteak daramatza Axolagabe konpainiak martxan, eta ikasturte bukaeran aurkezten dute urtero antzezlan berria. Ostiralean bi pase eginen dituzte, 18:30ean eta 20:30ean, eta larunbatean, beste bi, 17:30ean eta 19:30ean. 

Sarrerak eskuratzeko aukera badago oraindik, 7 eurotan daude Larraintzarko Bentan salgai.