Aurten ere Ultzamako liburutegia aukeratua izan da Literarte jaialdiaz gozatu ahal izanen dutenen artean. Nafarroako irakurketa klubetan irakurritako lau lanei buruz pieza txikietan egin dituzten antzerki-moldaketa libreak antzeztuko dira. Viaje a la nada izenburupean, aurten honako lan hauek aukeratu dira: Nada, Carmen Laforetena, Ventura Ruizek egokitua; Lejos, Rosa Ribasena, Ana Maestrojuanen bertsioarekin; La dama blanca de Champaña, Begoña Pro Uriarterena, Asier Anduezaren ikuspegiarekin; eta La joven y el mar, Catherine Meurisserena, Patxi Larrearen proposamenarekin.