Lan orientazio zerbitzua martxan jarri du Cederna Garalurrek

Amezti.eus 2025ko mai. 12a, 11:15

Lanerako orientazio eta aholkularitza zerbitzuan martxan jarri du Cederna Garalur Elkarteak, Nafar Lansarearekin elkarlanean. Hamabostean behin Leitzako Mimukai zentroan eta Lekunberriko udaletxean emanen dute zerbitzua. Elena Irigoien teknikariak xehetasunak azaldu dizkigu gaurko irratsaioan.

Hilabeteko lehenengo eta hirugarren astearteetan eskainiko dute zerbitzua. Langabetuei edo lan aukera berrien bila dabiltzan herritarrei zuzendutako zerbitzua da, eta inguruko lan aukerak identifikatzea eta herritarren gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzea bultzatuko dituzte, besteak beste.

Informazio gehiago  mimukai.eus webgunean topatu daiteke, baita 629 566 922 telefono zenbakira deituz ere.