Eñaut Elorrieta musikariak eta Iñigo Astiz idazleak Gabriel Arestiren kantuak eta poemak kantatu eta errezitatuko dituzte. Euskal literaturaren izen handienetako bat da Gabriel Arestirena, eta izugarria da berak egindako ekarpena. Aresti irakurtzea eta entzutea berarengana hurbiltzeko modu ona da. Horretarako, Astizek eta Elorrietak haren poemak eta kantuak eskaintzeaz gain, haien ikuspegi propioa azalduko digute.