Mendialdeko Azoka Ibiltaria, igandean Betelun

Amezti.eus 2025ko api. 11a, 12:58

Bueltan da berriz Mendialdeko Azoka Ibiltarien ekimena, eta iganden honetan, apirilaren 13an, ospatuko da aurtengo lehendabizikoa Betelun. Goizeko 11:00etatika urrera eskualdeko ekoizleen eta artisauen postuak izanen dira bertan.

Mendialdeko Azoka Ibiltarien seigarren edizioa da aurtengoa, eta Beteluko plazan izanen da lehendabiziko geldialdia. Urtero bezala, bertako produktuaren kontsumoa bultzatzea eta ekoizleei zuzeneko salmentarako bideak eskaintzea da ekimenaren helburua. Mendialdeko eskualde zabaleko ekoizle eta artisauen 22 postu izanen dira bertan, tartean, Ultzama aldeko zenbait ere bai. Hona hemen lehen azokan parte hartuko dutenen zerrenda:

Elikagaiak

  • Katealde (Altsasu) – Ahatekiak
  • Ama-Ur  (Amaiur) – Garagardo artisaua
  • Juanbeltz gazta (Beruete) – Gaztak
  • Gormutxa (Azpilkueta) – Gaztainetik eratorritako produktuak
  • Pittika gasnategia (Erratzu) – behi gasna ekologikoa
  • Lurmendi (Eulate) – Marmeladak
  • Malloak gaztak (Gaintza) – Idiazabal gasna
  • Ekollaondo (Goldaratz) – Ahuntz gasna
  • Saralegi taloak (Leitza) – taloak
  • Ekosagar (Oskotz) – Zukuak eta marmeladak
  • Beloki Mendia (Uztegi) – Gasna

Artisauak

  • Amasuluk (Aizarotz) – bitxiak
  • Zapatari (Eraso) – zapatak
  • Agueda Goikoetxea (Imotz) – larruzko eta zilarrezko bitxiak
  • Iker Uribe eta Ioana Ziganda (Irurtzun) – haurrendako produktuak
  • Su Ta Lur zeramika (Izurdiaga) – keramika eta burnia
  • Kihan (Lekunberri) – joskuntza
  • Sojonatura (Lekunberri) – erle argizariarekin kosmetika naturala
  • Argizpi (Uitzi) – soia kandelak eta usaintsuak
  • Eleniren txokoa (Betelu) – gantxiloa
  • Arantza Azpiroz (Arribe) – keramika, beira
  • Kaikus Ángel Beunza (Guerendiain) – kaikuak eta zurezko tresnak

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/Xxf/CARTEL_BETELU_DEFINITIBOA_page-0001.jpg