Galtzagorri elkarteak haurren artean irakurketa sustatzeko hainbat ekimen ditu abian, eta horiek izanen dira proiektuaren giltzarri. Proiektu pilotua da Ultzaman abiatu dutena, eta haurrek haien guraso euskaldunekin eta Galtzagorri elkarteko langile batekin eginen dituzte saioak. Doakoak izanen dira.
Apirilaren 29an izanen da lehendabiziko saioa, maiatzaren 13an bigarrena, eta ekainaren 10ean azkena. Guztiak, 17:00etatik 18:00etara izanen dira, eta tokia zehazteke dagoen arren, Larraintzarren izanen direla aurreikusten da.
Ekimenean izena emateko online formularioa bete behar da, esteka honetan sartuta. Apirilaren 3tik 10era bitartean egonen da zabalik.