Herri kirolen erakustaldian Ultzamaldeko Herri Kirol Taldeko emakumeek parte hartu zuten eta haiei emakume gazte gehiago batu zitzaien. Guztira 12 izan ziren. 50 bat pertsona gerturatu ziren erakustaldia ikustera eta froga konbinatuen eta beste modalitate eta erronka batzuen azalpenen entzule eta ikusle izan ziren.
Ondoren, Crossfit erakustaldia egin zen eta bertan erabili ziren materialak eta egin ziren mugimenduak azaldu ziren.
Bi erakustaldietan ikusleei materialak eta frogak probatzeko gonbidapena luzatu zitzaien eta baita Herri Kirolen taldean parte hartzekoa ere. Parte-hartze hau egun zehatz batzuetan herri kiroletan aritzeko izan daiteke edota egunen batetan herri kirolak probatzeko ere.
Parte-hartu nahi baduzu idatzi:
ultzamaldeakirolelkartea@gmail.com
Instagram: ultzamaldea