2025/03/07 19:00

Kontzertuak

Kontzertua: Ojos violeta

Kontzertua: Ojos violeta
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin lotutako jardueraren bat antolatzen dugu beti, eta kasu honetan OJOS VIOLETA taldea izanen dugu. Amaia Azconak (gitarra, pianoa eta ahotsa) eta Maite Azconak (txirula, perkusioa eta ahotsa) osatutako musika taldea da Ojos Violeta. Eta gai feministak lantzen duten abestiek gogoeta piztu nahi dute entzuten dituztenengan.