2025/03/08 9:30

M8: Anue eta Lantz

M8: Anue eta Lantz
Olague, Anue

Lantzen eta Anuen udalek elkarrekin antolatu dute Olaguen izanen den egitaraua. Goizean neguko loraldia eta ingurunea ezagutzeko ibilaldia eginen dute. Ondoren, 12:00etan Feminismoaren jatorriari eta emakumeen historiari buruzko hitzaldia izanen dute, Gemma Piérola Narvarte, NUPeko Historia Garaikideko irakaslearen eskutik, Olagueko eskola zaharrean; bazkaria Olagueko ostatuan eginen dute; eta, gero, Berdintasunaren inguruko ihes gela edo scape rooma, hau ere eskola zaharrean eta Ultzamaldeko Mankomunitateak eta Berdintasun Zerbitzuak antolatua (Sakatu esteka hau izena emateko). Eguna bukatzeko karaokea ere izanen dute, Olagueko ostatuan, ostatuak antolatua.