Argitaratu dute 2025eko Zozketa Mundialeko sarituen zerrenda

Amezti.eus 2025ko urt. 15a, 15:40

Igandean egin zen Esan Erran irratiko estudioetan Pulunpeko 2025eko Zozketa Mundiala. Saridunen zerrenda osatua, hemen ikusi dezakezue baten bat jaso duzuen.

Guztira 130 sari banatu ziren zuzeneko saioan. Sari gehienak Iruñera joan dira: 21. Eskualdean, Iraizotzek eta Beruetek jaso dituzte gehien: bederatzi herri bakoitzak. Iruñaz gain, Irurtzunen eta Leitzan ere hainbat sari jasoko dituzte, lau bakoitzean. Eta Altsasun hiru banatu dira.

Zerriei dagokienez, Logroñora eta Biarritzera joan dira urrutien. Beste batzuk Altsasura, Leitzara, Eratsunera eta Burlatara bidaliko ditugu. Hamarretatik ia erdia, dena den, eskualdean egokitu dira: Etsainen, Egillorren, Ziaurritzen eta Iraizotzen.

Hemen ikus dezakezue saridunen zerrenda.