Izen bereko Txani Rodriguezen eleberrian oinarritua. Hau da sinopsia: Irune segurtasunik gabeko emakume bakartia da, eta joera hipokondirakoak ditu. Arabako industria-herri baten kanpoaldean dagoen paper-fabrika batean egiten du lan. Bere bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: lankideak, lagun baten antzeko zerbait den auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen
ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko langile bat. Bere oreka hauskorra lehertu egingo da bular
batean koskor bat detektatzen diotenean, eta horrek lan-gatazka batekin eginen du bat. Erderaz izanen da euskarazko azpitituluekin.