Gure historiako auzolan kultural handienetako baten ondorioz sortutako proiektua egia bihurtu da. Patxi Bisquertek Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariari buruzko filma aurkeztuko digu Larraintzarren: Ombuaren itzala. Bisquert herriz herri ibili zen lana aurkezten finantzazioa lortzeko eta azkenean lortu zuen helburua: 30.000 sarrera aldez aurretik saltzea. Ultzaman ere izan zen eta orain berriz etorriko da baina filma amaituta eskaintzeko.