2025/01/10 19:00

Ipuinkontalaria

Ostiral kulturalak: Berriak herri antzezlana

Ostiral kulturalak: Berriak herri antzezlana
Larraintzarko zentro zibikoa, Ultzama

Ipuin kontaketa saio berezi bat, helduendako zuzenduta. Amelie eta Xirrikituen Jostunek taldeak Berriak herri antzezlana eskainiko digu. Zerk egiten du herria herri? Bere jendeak? Bere txokoek? Bere istorioek? Edo bere berriek? Kontatuko ditugunak gertakizunak dira, istorioak, elezaharrak, anekdotak, behin berriak izan zirenak eta, zahartu badira ere, berri izaten segitzen dutenak. Ipuin kontalari erakargarria, euskaraz eta musikaz lagunduta.