Sariren bat ez bazaizu tokatzen ere, zuk eman xoxak ongi etorriko zaizu-zaigu Pulunpe ateratzeko. Eta gure aldizkaria zure etxeraino eramateko. Guk Pulunpe etxe bakoitzera eramaten dugu hilero-hilero, hutsik egin gabe.
Eta sariren bat tokatzen bazaizu, hori ere etxeraino eramanen dizugu.
Sari gehiago?
Sari aunditz zozkatzen dugu. Sari bikainak ematen ditugu. Eta aurten ere hala izanen da, edo hobeki esan, gehiago. Aurten iaz baino gehiago. Eta guri oraindik gehiago ematea gustatuko litzaiguke. Salmentak gora egiten badute, datorren urtean sari gehiago izanen da.
Noiz artio eros litezke txartelak?
Oraindik ere baduzu erosteko beta. Datorren hilen 12an eginen dugu zozketa, irratitik zuzenean. Entzun ere entzun dezakezu, atsaldeko 4:30etatik aitzina Esan Erran irratian. Zuzenean ez badezakezu, internet bidez egin dezakezu.
Eta txartelak erosteko aukerarik ez galdu. Ostatu guzietan daude salgai, eta herri guzietan badugu saltzaile bana.