Gazan eraildako adingabeen izenekin irakurketa-maratoia eginen da, abenduaren 28an Iruñean

Amezti.eus 2024ko abe. 17a, 11:16

Yala Nafarroak eta BDZ kolektiboak maratoia antolatu dute abenduaren 28rako, Iruñeko Baluarte plazan. Gazako sarraskian azken urte pasatxoan eraildako adingabeen izenak irakurriko dituzte, geldialdirik gabe. Iker Palacios aizaroztarra antolakuntzan dabil, eta xehetasunak azaldu dizkigu gaurko saioan.

17.901 adingabe ziren eraildakoak abenduaren 10ean, baina egunetik egunera zifra hori handitzen ari da. Palacios BDZ kolektiboko kidea da, eta nabarmendu du, askotan hoztasunez entzuten ditugula zifrak, horien atzean dagoenaz guztiz kontziente izan gabe. Kontzientziazioa bultzatzeko helburuarekin antolatu dute maratoia, prentsa oharrean adierazi dutenez.

Abenduaren 28an eguerdiko 12:00etan hasiko da irakurketa-maratoia, Iruñeko Baluarteko plazan eta antolatzaileek kalkulatzen dutenez, 30 ordu inguru arituko dira parte-hartzaileak etengabe izenak irakurtzen. Izena emateko maratongaza28D@gmail.com helbidera edo 696 87 87 78 telefonora idatzi behar dute. Dena den, egunean bertan ekimenean parte hartzeko aukera ere egonen da.