Ahaztutako bide bat, kamera zahar bat eta Paolo izeneko asto bat. Hiru elementu horiek osatzen dute ibilbide poetiko hau. Oskar Alegria, bere super-8az hornitua, aitona-amonak Artazuko mendietan ibilitako bidezidorretara itzuliko da, jada existitzen ez den mundu baten oihartzunak erregistratzera. Oskar Alegriak bere Paolorekin batera bizitako abenturak kontatuko dizkigu (portzierto, gure bizilaguna da Paolo, Aroztegin bizi baita).