Ultzamako Udaletxea, Valentziako Massanassako haurrendako jostailuak biltzeko gunea

Amezti.eus 2024ko abe. 5a, 16:44

Uholdeek gogor jo zuten Valentziako Massanassa herria eta Ultzamako Udalak bat egin du Beriaingo Udal Elkarteen Plataformaren ekimenarekin.

Olentzero eta Mari Domingi, bolondres talde batekin, Massanassara joanen da gabonetan, haurrei opariak banatzera. Horretarako, lagundu nahi duten herritarrek Ultzamako Udaletxera eraman ditzakete 9:30etatik 14:30etara.

Opariek gehienez 30 euroko balioa izan behar dute, berriak izan behar dira eta unisex jostailuen artean ezberdintasuna egon ez daitezen.

Abenduaren 19ra bitartean eraman daitezke.