Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, aldarriak eskualdean ere

Amezti.eus 2024ko aza. 25a, 16:11

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta nahiz eta talde feministek eta instituzioek aldarria ere zabaldu dute.

Basaburuan, Basandereak taldeak "Otzan eta isilik nahi gaituzte. Aski da!" mezua zabaldu dute hurrengo kartelarekin batera:

Basaburuko Bilgune Feministak, bestetik, elkarretaratzea deitu zuen Aizarozko Luzia Goñi Kultur Etxearen parean, azaroaren 24an, 13:00etan.

Izan ere, astelehena izanda, eskualdeko jarduera eta ekimen gehienak asteburuan antolatu dira: 

Gaur, ordea, Iruñeko manifestaziorako deialdia egin da. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du, 20:00etan, Gaztelu plazatik eta "Ez bazara konponbidea, arazoa zara" lelopean.

Iruñean ere, aurretik, Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak mobilizaziora deitu du, 19:00etan, Udaletxe plazan.

Bukatzeko, eskualdean, instituzioek, adierazpenak partekatu dituzte haien webgunean. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren mezua partekatu dute Ultzamako eta Basaburuko Udalek:

https://ultzama.eus/atala/albisteak/a25-emakumeen-kontrako-indarkeriaren-aurkako-nazioarteko-eguna

Eta, EH Bilduren adierazpena ere onartu eta webgunean zabaldu du Basaburuko Udalak:

https://basaburua.eus/eu/azaroak-25-eh-bildu-ren-mozioa/