Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere pandero ikastaroa eskaintzea erabaki du Aralar Udal Musika Eskolak. Lau saio izanen dira, 30 euroren truke.
Aurrez izena emateko aukera zabaldu dute baina oraindik ez da ordainketarik egin behar. Ondoren, ikastaroan parte hartuko den baieztatzearekin etorriko da ordainketa eta zehaztuko dira egutegia eta ordutegia.
Momentuz, interesa duenak, azaroaren 24ra bitartean, hurrengo esteka honetan egin dezake aurrematrikula: https://forms.gle/
Bestetik, 2021ean jaioteko umeei zuzendutako Musika eta Mugimendua ikastaroa ere jarriko du abian eskolak. 45 minutuko sei saio izanen dira, 45 euroren truke. Eta, kasu honetan, azaroaren 29an amaituko da izena emateko epea. Helbide elektronikora idatzi, info@aralar.org, edo deitu telefonoz 672 122 472 eta 948 50 44 89 telefonoetara.