Hiru mailatan jokatuko da. Lehenengo eta hirugarren mailan 8 bikotek eman dute izena; eta, bigarren mailan arrakasta izugarria da, 20 bikotek hartuko dute parte. Azaroaren 1ean, ostiralarekin hasiko dira partidak eta egutegia, osorik, eta informazio guztia haien webgunean ikusi dezakezue:
https://basaburua-imotz.gune.app/kirolak/txapelketak/egutegia
Basaburuko eta Imozko kirol batzordeak antolatzen du Pilota Goxoko Txapelketa eta hau hastearekin batera, gainera, Tokialai elkarteak antolatzen duen Gartzarongo Pilota Txapelketa amaituko da. Larunbatean izanen dira 39. edizioaren finalak.