2017an sortu zuten Saharako Kabiak proiektua, kanpamenduetako Bubisher liburutegi proiektuarekin harremanetan egon ondoren. Hilabete honetan saharar herriarekin eta hango kulturarekin lotutako hainbat ekimen antolatu dituzte Ultzamako liburutegian, elkartearekin elkarlanean.
Ostiralean irakurle klub irekia izanen da, eta bertan, Liman Boisha idazle sahararraren Ritos de jaima liburuaren aurkezpena eginen dute. Aurreko asteetan, Bubisher kanpamenduetako liburutegi proiektuaren aurkezpena eta Saharako ipuinekin kamishibai ipuin kontaketa ere egin dituzte.