Lan asko egiten dituzte kontzeju desberdinetan urtero lan babestuko kideek, eta, udan, monitorearen laguntza izaten dute. Aurtengoan, batik bat harriarekin lan egin dutela azaldu du Uhartek: Zenotzen iturri baten konponketa lanetan aritu dira, Ihabengo garbitegia eraberritu dute, eta Itsason eta Arraitzen egurrarekin lanean ere aritu dira, hesiak berritzen, besteak beste.
Uhartek nabarmendu duenez, helburu bikoitza du lan babestuko programak: herrietako lanak aurrera eramatea eta herrietako ondarea balioan jartzeaz gain, proiektuko kideentzat ikasketa prozesu bat egitea ere bada asmoa. "Teknika desberdinak lantzen dituzte, erremintak erabiltzen ikasten...", azaldu du teknikariak.
Bost langile aritu dira aurtengo programan, hiru emakumezko eta bi gizonezko.