Landa eremuko gure herrietan lan egiteko eta bizitzeko aukera berriak zabaltzen laguntzea du helburu Cederna Garalurrek abian jarri duen prozesuak, eta herritarrak lan saioetan parte hartzera deitu dituzte. Asteazkenetan izanen dira, herri desberdinetan.
Lehen saioa aurreko astean izan zen, Leitzan, eta ekonomia sozialaren ingurukoa izan zen. Bigarren saioa, esan bezala, Jauntsaratsen izanen da asteazken honetan, eta elikadura sistemaren gaia landu eta alor horretan jorratu litezkeen bideak aztertuko dituzte.
Ondoren, beste hiru saio etorriko dira:
- Urriak 30, asteazkena. Zaintza eta aisialdia. Larraungo udaletxean.
- Azaroak 13, asteazkena. Energia. Goizuetako udaletxean.
- Azaroak 27, asteazkena. Zerbitzu anitzak. Beteluko udaletxean.
Izena emateko 674 024 823 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da, edo mimukai@cederna.es helbidera idatzi.