Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena trontzan Nafarroako txapeldunak

Amezti.eus 2024ko urr. 14a, 13:08

Antsoainen izan zen finala, larunbatean, eta bost bikoteren artean lehenengoak izan ziren Ultzamarrak.

Nafarroako trontza txapelketa mistoa absolutuaren finala izan zen larunbatean, urriaren 12an, Antsoainen. Ainhoa Iraizozek eta Josetxo Barberenak osatutako bikote ultzamarra izan zen lehena lanak 4 minutu eta 33 segundutan amaituta. Bigarren bikoteak baino 15 segundo lehenago.

Hauxe izan baitzen sailkapena:

Gainera, igandean, Nafarroako gizonezkoen 1. mailako aizkora kanporaketa ere izan zen. Oier eta Xuban Kañamares ateztarrak aritu ziren eta 7. eta 8.ak izan ziren sailkapenean, 19 minututan eta 5 segundotan eta 19 minututan eta 31 segundotan amaitu zituztelako lanak, hurrenez hurren. Atzean, jarraian, Asier Pellejero eta Iban Resano izan zituzten azkeneko bi postuetan, horregatik kategoria galdu zuten eta bigarren mailan arituko dira aurten.