Kolaborazio berri bat estreinatu dugu aurtengo ikasturtean: Ultzamaldeko jolasa. Alazne Fernandez de Muniain erasoarrak eskualdeko hizkerako hitz eta esamoldeak ekarriko dizkigu atal honetara hilero. Lehen honetan, karrika hitzaren aldarrikapena egiteko aprobetxatu dugu. Noiz galdu genuen gure hitz eder hori eta 'kale' hitzagatik ordezkatu?