Irakasleen grebak jarraipen ertaina izan du eskualdean

Amezti.eus 2024ko ira. 27a, 09:24

Basaburuko Oihanzabal eskolan jarraipena zabalagoa izan da; Larraintzarko ikastetxean laurden batek egin zuen greba.

Grebalarien aldarrikapen nagusiak ratioak jaistea, lan gainzama murriztea, behin-behinekotasuna txikitzea eta erosmen ahalmena berreskuratzea izan da. Steilas, ANPE, Afapna, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek batera deitu dute grebara.

Larraintzarko ikastetxean laurden batek egin du greba, 42 irakasletik, 12k. Horietatik bakar bat izan da Lehen Hezkuntzako irakasleen artean eta hamaika DBHko irakasleak izan dira.

Oihanzabal eskolan hiru irakaslek egin dute greba eta bost ume besterik ez dira eskolara joan.