Ultzamako, Atezko, Anueko, Odietako eta Lanzko herritarrek dute AEK euskaltegian izena emateko aukera. Aurten, ziurrenik, klase guztiak Larraintzarren emanen dituztela adierazi du Cazabonek, Anueko eta Atezko ikasleentzat erdibidean jartzeko asmoz.
Klaseak urriaren 1ean abiatuko dituzte, baina aurrerago ere ateak zabalik izanen dituzte, ikasle berriek matrikulatu nahiko balute. Informazio gehiagorako eta matrikulazioa egiteko bide desberdinak jarri dituzte: 636 973 923 telefono zenbakira deituz, mattin-k@aek.eus helbide elektronikora idatziz, edo, zuzenean, Ultzamako udaletxeko coworking gelara joz. Ostegunean, irailaren 26an, 15:30etik 17:30era izanen da arduraduna bertan, eta, ostiralean, berriz, irailaren 27an, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara.