Tailer honen helburua nerabeek beren egunerokoan presente dagoen kulturartekotasunari buruzko sentsibilizazioa eta gogoeta egitea da. Hori lortzeko, musika erabiltzen da: Txus San Vicente raperoarekin batera arrazismoaren aurkako rap abesti bat sortuko dute tailerrean. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendua. Aldez aurretik eman behar da izena, helbide honetan: liburutegia@ultzama.es.