Lau bisita gidatu izanen dira, bi euskaraz eta bi gazteleraz, 20 pertsonendako bakoitza. Goizeko 10:00etan izanen da lehenengo bisita, eta, oduro bat izanen da. Euskarazkoak 11:00etan eta 13:00etan izanen dira eta Arraitz-Orkingo plazatik aterako dira. Guztiak dohainik, urriaren 3ra bitartean zabaldu da izen emateko epea. 948 012 012 telefonoan, edo hurrengo estekan eman daiteke izena:
https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Evento/4516
Ultzamako udalak jakitera eman zuenez, aurrerapauso garrantzitsuak egin zituzten iaz kobazuloko lanetan, eta aurten, iaz hasitako lanari segida eman nahi diote. Horregatik, harria kentzeko eta ateratako lurra mugitzeko auzolana egin zuten herritarrekin. Eta, orain, aurrerapausu horien berri emateko bisita gidatuak.
Bisitan parte hartzeko oharrak:
- Gutxieneko adin gomendatua: 10 urte
- Bisitak Arraitz-Orkingo plazatik abiatuko dira.
- Ibilbide motza da baina ez dago egokitua edo ez da egokia mugikortasun murriztua edo zailatasunak dituen pertsonentzako
- Oinetako egokiak eramatea eskatzen da
Bestetik, Abaunzko kobako lan arkeologikoekin lotuta, 2022-2023an egindako lanei buruzko informazio gehiago, ikerketa artikuluan: https://revistas.