Cedernako kideen esanetan, Lan eta Bizi prozesuak gure herrietan lan eta bizitzeko aukera berriak zabaltzen laguntzea du helburu. Mendialdean dauden beharrei eta ideiei, besteak beste, erantzun kolektiboak ematea eta tokiko eragile eta herritarren artean subjetu kolektiboak eraikitzea bilatu nahi du prozesuak. Horretarako, ekonomia sozial eta eraldatzailearen eredua izanen dute ardatz, lurraldearen burujabetzan sakontzeko eta proiektu iraunkor eta erresilienteagoak sortzeko asmoz.