Lesbosen eta Atenasen grabatu da Muxutrock musika taldeak eta Zaporeak erakundeak bultzatutako dokumentala. Hango errefuxiatuak laguntzeko asmoz iritsi ziren Greziara, eta bi kamara eta dokumentalgile eraman zituzten beraiekin, egoera jasotzeko eta kontatzeko asmoz. Haien artean, Aritz Gorostiaga Latasako herritarra.
Bertan, hainbat GKErekin elkarlanean, haien arduradun eta boluntarioei egindako elkarrizketak bildu dituzte. Baita kazetariei eta errefuxiatuei egindakoak ere.
Exopía dokumentalaren trailerra
Azaroan aurrestrenaldia izan zen. Orain, estreinaldia izanen da irailaren 13an, Golem Iruñea zinemetan. Astebetez izanen da ikusgai.
Aritz Gorostiagak hamarkadak daramazki telebista eta dokumentalgintzan. Azken arlo honetan, bereziki, konpromiso politikoa duten proiektuetan parte hartu du, Los bunkeres de Franco dokumentalean, adibidez, besteak beste. Gainera, Esan Erran irratiaren 25 urteak biltzen dituen Dialeko Azkenak dokumentalaren egilea ere bada.
Aritz Gorostiaga, kamara eskuan