Lehenengoa, maskulinitate eredu berriak lantzeko tailerra izanen da. Gizonei zuzendutako saio hauek, berdintasunaren aldeko jokabideak garatzeko izanen dira, euskaraz. Nafarroako Zainketaren Aldeko Itunen testuinguruan antolatutako tailerra da hau, eta, horregatik, zaintzen arloan eragiteko eta erantzukidetasuna bultzatzeko asmoa ere badu.
Irailaren 25etik, urriaren 30a bitartean izanen da tailerra, asteazkenero, 17:00etatik 19:30ak bitartean eta Aizarotzen kokatzen den Basaburuko Luzia Goñi Kultur Etxean. Esan bezala, saio guztiak euskaraz izanen dira eta irailaren 16a dugu izena emateko azken eguna.
Ondoren, urriaren 3an, memoria tailerrak hasiko dira Jauntsaratsen. Despisteak izaten dituzten pertsonei zuzenduak edo horiek prebenitu nahi dituztenei, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Denok Bat jubilatuen elkarteak antolatu dituzte, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Maria Jesus Beunza Larequik gidatuko ditu saioak, jubilatutako gizarte langilea da eta 20 urte gorako esperientzia du memoria tailerretan. Hamar saio izanen dira, ostegunetan, 16:00etatik 17:30ak bitartean, Jauntsarasko Apeztegiberriko adinduen gelan. Izena emateko azken eguna irailaren 17an izanen da 948 30 53 53 telefonoan edo gizarte zerbitzuen wegbunean, ugzm.eus.