Ultzamaldeko herri kirol talde berriak, herriz herriko txapelketaren lehenengo proba irabazi zuen Beran eta bigarrena Antsoainen; horregatik, finalerako txartela lortu zuen bi froga konbinatuetan. Aurreko igandean, Burlatan, izan zen txapelketaren finala. Bertan, lehenengo froga konbinatuan, hau da, lokotxak, zakua, aizkora, korrika eta arpana lanetan, bigarren postua lortu zuten. Eta, bigarren froga konbinatuetan, ingudea eta txinga lanetan, laugarren postua lortu zuten.
Herriz herriko txapelketan parte hartzeaz gain, Iraizozko pestetan ere eginen dute erakustaldia, irailaren 14an.