Carlota Ziganda, 49.a Parisko Joku Olinpikoetan

Amezti.eus 2024ko abu. 12a, 15:54

+3ko txartelarekin amaitu zuen laugarren eta azken jardunaldia eta, osotara, +13ko txartela aurkeztuta, 49.a izan da sailkapen orokorrean, taularen azkeneko postuetan.

Carlota Ziganda ultzamarra hirugarren aldiz izan da Joku Olinpikoetan. Atzo bukatu ziren Parisko 2024 joku hauetan, 49.a izan da emakumezkoen golf txapelketan. Bederatzi jokalari bakarrik utzi ditu atzean, eta, beraz, sailkapenean azkeneko postuetan gelditu da. Hainbat txapelketatan onenekin lehiatzeko gai dela erakutsi duen arren, Parisen ez du bere jokorik hoberena azaldu.

Espainiako taldean kide zuen Azahara Muñoz Malagako golflariak 13.a amaitu du txapelketan -3ko txartelarekin. Urrezko domina Lydia Ko zeelandaberritarrak irabazi du; Esther Henseleit alemanarrak zilarrezkoa eta Xiyu Lin txinatarrak brontzezkoa.