Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea txirrindulen bila dabil

Amezti.eus 2024ko uzt. 3a, 09:32

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, egoera onean eta erabilgarri dauden helduentzako txirrindulak bilduko ditu uztailaren 4tik 23ra bitarte.

Erabilgarri dauden txirrindulak bilduko ditu Mankomunitateak, txirrindula baten beharra duten pertsonek erabiltzeko, zonaldean zehar mugitu ahal izateko. Kaskoak, argiak, txalekoak, saskiak eta txirrindularekin ibiltzerakoan erabiltzeko bestelako materiala ere bilduko dute. Informazio gehiago eskuratzeko, 682278248 eta 948305353 telefono zenbakien bidez.