Iritzia

Zorionaren garaipena

Txurdan 2024ko uzt. 1a, 09:42

Argazkia: @LeTour. Van de Brok eta Bardet helmugan zorion betez, eta ia-ia ezin sinetsirik! Baina zer egin dugu??????? (Zakurrei iskin egin!!!!)

Joan den larunbatean hasi zen Tourra eta lehenbiziko etapa Italiako Rimini hiri ederrean bukatu zen, Emilia-Romaña eskualdeko kostako hiria.

Ihesaldi bete-betean ziren ni etapa ikusten hasi nintzenean. Aitzinetik Bardet frantsa, bere taldekideaz ederki zaindua, Frank Van den Broek gazteaz, aurten profesionaletan sartua eta haste-hastetik Tourrean dena. Eta hori aski ez zela, lehen etapan bigarren egin zuen. Ikaragarria gazte honen hasiera!

Bardet txirrindulari bikainak azken Tourra omen du, aurtengo urtea bukatu eta datorren udaberriko karrerak korrituko omen ditu, eta kito.

Telebista piztu eta Espainiako lehen katea zen, baina berehala ETB1era salto egin nuen. Eta aspaldian ikusi dudan etaparik zirraragarriena izan zen. Aurretik aipatu ditugun Bardet eta Van den Broek eginahal bizian, zuten guzia ematen eta gatza eta piperra zabaltzen ETB1eko esatariak.

Atzetik zakur saldoa, harrapatuko zituztelako uste osoan. Erbiak eta zakurrak herio suhar. Bai, aspaldian ikusi dudan etapa akaberarik politena eta hoberena, erbiak irabazi zuten, telebistako ikusle guziek nahi genuen bezala. Beti ez dira zakurrak nagusitzen!

Dena dela, Xabier Usabiaga eta Fermin Aramendi esatari lanetan. Mundialak dira estari bi hauek (Xabier mundiala baino gehiago, siderala dela esanen nuke) Espainiako esatariak baino mila aldiz hobeak.

Hor ikusiko baititut gurasoak, batez ere aita direnak aunitzetan beren semeekin telebista aurrean, ez galdu Tourra! Baina gutxiago galdu Xabier eta Fermin gure esatariak. Inon ba ote dira hauek adinekoak!!!   Duguna aprobetxatzen ez duenak...ez du barkaziorik!