Oraindik zabalik dago, igeriketa ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak, ordutegi eta maila ezberdinetan banatu dira: hastapena (11:30-12:10), garapena (12:10-12:50) eta hobekuntza (12:50-13:30). Uztailaren 1ean hasiko da lehendabiziko ikastaroa eta abuztuaren 1ean bigarrena. Amaiera datak, uztailaren 31 eta abuztuaren 30 izanen dira. Informazio guztia Ultzamako Udalaren webgunean eskuragarri.