Ekainaren 24an, duela bost urte, Larraungo udaletxe zaharra hartu duen gazte talde batek "printza berri batek gaztetxe eta gune autogestionatuen loraldia hauspotzen jarraitzeko", orduan azaldu zuten bezala.
Horregatik, ekainaren 22an, larunbatarekin, egitarau ederra antolatu dute, urteurrena ospatzeko:
"Zapalkuntza txikiena ere deuseztatu nahi dugunontzat, hau da, errealitatea bere osotasunean ulertu nahi dugunontzat, Printza ez da helburu bakarra. Helburu handiagoak lortzeko pausoa eta zentzua emango diogun gure kontrolpeko tresna baizik", Gedar agerkarian azaldu zutenez, duela bost urte, eta, gehitu: "Edozein baldintzetan zure denbora saltzera behartutako langile… Zure argi izpiak osatuko du printza! Gure arteko elkartasunaren bidez irekiko ditugu ateak!".
Geroztik, ekimen kultural eta aldarrikapen politiko ugari egin dituzte. Gure eskualdeko herritarrak ere erakarriz.