Udako kanpaldiak Anue eta Atetzen

Amezti.eus 2024ko eka. 18a, 12:12

Uda dator eta horrekin batera oporrak. Anue eta Atetzen uztailan eta abuztuan udako kanpaldiak izanen dira, aukera aparta kirol desberdinetan aritzeko eta lagunekin euskaraz gozatzeko. 

Anuen eta Atetzen egingo diren udako kanpaldietan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 24ra bitarte. (Izena emateko orrialdea).

Anueko kanpaldiaren datak, uztailaren 22tik 26ra (25 kanpo) eta uztailaren 29tik abuztuaren 2ra dira. Eta, Atetzen, Abuztuaren 5etik 9ra. Kanpaldietan eskaintzen diren ekintzen artean, kirol kooperatiboak, irteerak, ur jolasak, kirol alternatiboak, olinpiadak, natura irteerak, orientazio jolasak, besteak beste. Beharrezko informazioa guztia beheko irudian ikusgai.