Udal Igerilekuak dagoeneko zabalik

Amezti.eus 2024ko eka. 13a, 09:38

Udal igerilekuen 2024ko sasoia hasi da; gaurtik, ekainaren 13tik, irailaren 8ra arte izanen dira zabalik. Eta, instalazioen ordutegi orokorra, 11:30etik 20:15era, izanen da, astelehenetik igandera.

Dagoeneko zabalik daude Udal Igerilekuak eta irailaren 8ra arte iraungo du 2024ko sasoiak. Ultzamako Udaleko web orrialdean azaltzen dira, besteak beste, informazio orokorra, tarifak, deskontuak, ikastaroak eta bonoak egiteko argibideak.