2024/06/14 19:00

Aaron Romeroren kontzertu akustikoa Larraintzarren

Aaron Romeroren kontzertu akustikoa Larraintzarren
Larraintzarko zentro zibikoa, Ultzama

Hurrengo ostiralean, hilaren 14an, Aaron Romero bere abestiekin akustikoan, kontzertua eskainiko du Larraintzarko zentro zibikoan 19:00etan. Aaron, gaztea izan arren, hainbat aldiz igo da eszenatokietara milaka lagunen aurrean, bere aita Kutxi Romerorekin batera Marea rock talde ezagunaren biretan. Gainera, Larraintzarko areto txikia ere ezagutzen du, Luter, Kutxi bera, Erel eta Kuñi raperoekin batera aritu baita bertan. Zalantzarik gabe, une egokia izanen da etorkizun handia duen Nafarroako musikariaren talentuaz gozatzeko. Hori gutxi balitz, Aaronek esan digu musikari handiek lagunduko diotela egun horretan.