Herri kirol desafioarekin hasiko da eguna, 10:00etan. Hamar koadrilek eman dute izena, bakoitzak hamar kiderekin, beraz, aurten ere, 110 parte hartzaileekin, muga bete da. Probak ere, pasa den urtekoak: lokotxak, txingak, zakua, korrika, trontza, ingude eta aizkora.
Joan den urtean izan zen lehenengoa eta Etxikarte taldeak irabazi zuen. Ondoren gelditu ziren, oso gertutik haien artean, Errezetak, Mokordis eta Morkotx taldeak. Pista bakarrik ez, harmailak ere jendez bete ziren, eta, arratsaldean ere herritar mordoa batu zen pestara.
Hain zuzen, herri kirol desafioa da egitarauko ekimen nagusia, baina, ondoren, aurten ere, pestarako tartea izanen da. Sari banaketaren ondoren bazkaria etorriko da; eta, gero, musika iluntzera arte: Fidelek bazkalondoa alaituko du, eta, Eztanda txarangak eta DJ Bakok iluntzea eta gaua.